sábado, 14 de enero de 2012

BASAMORTU BEROAK

1. Ezaugarri nagusienak eta kokapena:

Erliebe mota bat da, non prezipitazio urriak dauden. Uraren eskasia eta
baldintza klimatikoak direla eta, oso populazio-dentsitate txikia duen lur
eremu nahiko zabalak dira.
         Tenperaturari dagokionez,
            - Egunean zehar 50ºC dira urte osoan.
            - Baina gauan batzutan, 0ºC baino baxuagoak izan daitezke.
         Tropikoen artean kokatzen dira eta basamortu nagusienak dira; Sahara (handiena dela), Kalahari, Arabia, Sonoma, Atakama, “Gran desierto de Arena”.

2. Inguruneko faktore mugatzaileak

2.1Faktore abiotikoak:

Tenperaturari dagokionez, egunean eta gauean aldaketa handiak gertatzen dira.
Prezipitazioari dagokionez, eskasak eta uraren aldetik oso murriztuta daude.
àOso toki lehorra bihurtu egin da.
Lurzoruari dagokionez, gatz eta mineralak dituzte lurzoruaren beroketari laguntzen dituztela. Hiru motatako lurzoru mota daude: Meseta harritsuak, Regs eta Ergs (non 200m-ko altuerako basamortuak sortzen diren). Baita ere, oasiak.Afrikako eta Asiako basamortuetan fauna eta flora kontzentrazio handiak gertatu dira irlatso txikietan.
àOasiak.
Etengabe ura ematen duen iturria da, non palmondoak, olibondoak eta fruitu zuhaitzak hazten diren.
àHorrexegaitik ekosistema honetan beste guztietan bezalaxe,faktore hauei moldatuta dauden organismoak bizi dira.

2.2Faktore biotikoak:

Fauna

Fauna landareriarekin ere berriztatzen da. Intsektu, armiarma, arrabio eta  mota ugari daude.
         Igelak edo apoak asko ugaldu egiten dira eta bizi diren putzuetan, ura lurruntzean lurperatu egiten dira berotik babesteko.
Desertuan bizi diren animaliak, narrastiak eta eskorpioak dira;arean eta kobazuloetan ezkutatu egiten dira.
1.      Narrastiei dagokionez,ezkata bereziak dituzte ur gehiegi ez galtzeko, berotik babesteko.
2.      Ugaztunetan berriz, arratoi mota batek haziez elikatu egiten dira. Haiek dauzkaten hankak indartsuak dira eta hanka horiei esker, jauzi egiten dute eta oso azkar mugitzen dira batetik bestera.
3.      Belarjaleak, soilik putzuak dauden tokietan bizi dira.
4.      Gamelua edo dromedarioa luzaroan egon daitezke ura edan barik.

Landaredia

Haziak bizirauten dute babestuta haien azal gogorragatik. Landareak azkar-azkar hazi,
loretu eta hazi berriak sortzen dituzte. Hil egiten ez direnak, klima lehorra jasan behar
dute eta honeri aurre egiteko mekanismo baten bidez, ura xurgatu eta gorde egiten dute.
1.      Kaktusa amerikarra,bere enborrean gorde egiten du uran; haren hostoak, arantza moduan eraldatuta, ur gehiegi ez lurruntzea eta landarea babestea eragiten dute.
2.      Desertuko landareak sustrai luzeak dituzte lurazpiko hezetasuna lortzekoà bata bestearen urrun hazi egiten dira ura hobeto apobretxa dezaten.
3.      Hau da bertako landaredia xerofiloa,ingurunearen lehortasunari egokituta daude.
4.      Itsasoaren urruntasunak, itsas haizeak ekartzen ditu basamortuetara.


3. Arriskuak

Ez gaude ziur berotze globalak kalte edo onuragarri izan daitekeen edo ez. Alde batetik, zenbait zientzialari lurraren berotzeak basamortuak higitzen jarraituko dutela diote, gero eta handiagoak eginez eta Lurrean zati handia hartuz.
Beste aldetik, berotze globalak, bizitza eta ura basamortuak desagerraraztea lortuko dutela, diote beste zientzialariek. Hala nola, Saharako eremu lehorrak gero eta txikiagoak izango dira, prezipitazioen ugaritasunaren erruz. Lurraren berotzeak planetako ozeanoen eta itsasoen lurrunketa azkarragoa eragiten du eta horren ondorioz, prezipitazioen agerpena basamortuen gainean.


4.Nola babes ditzakegu?

Gure atmosfera bost geruza osatzen dute eta haietarikoen artean, ozono geruza da garrantsitzuena.  Azkenengo honek existituko ez balitz jende asko hil egingo lirateke, minbiziak jota, izpi ultramoreen erruz.
Horren ondorioz, berotze globala gertatuko zen basamortuetan. Hori guztia gertatu ez dadin, honako hau egin beharko genuke:

1-Kotxeen erabilpena; autoak gero eta gehiago erabiltzean gero eta karbono dioxide gehiago isurtzen da atmosferara.

2- Paperaren birziklapenak, ez ditu zuhaitzak mozten. Baita, zuhaitzen landaketa.
3- Industrietan, substantzia kutsagarriak isurtzea, hala nola pestizidak eta CFC-ak…

4- Erabiltzen ditugun bonbilak karbono dioxidoa kantitate handian isurtzen du, ondorioz, bonbila fluoreszenteak erabiltzea komenigarria da.

5.Basamortu epelei buruzko galdera sortak

1.      Zer moldaera dituzte narrastiek, basamortu beroari egokitzeko?
2.      Zein da eta non kokatuta dago Munduko basamortu handiena? Bertan dauden bi basamortu gehiago aipatu.
3.      Ura hobeto aprobetxa dezaten nola hazi egiten dira bertako landareriak?
4.      Basamortu epelak oso populazio txikia duten lur eremuak direla zeren ondorioz da?
5.      Zer iritzi dituzte zientzialariek basamortuen desagerpenaren teorian?


6.Basamortu epelei buruzko galderen erantzuna

1.      Narrastiek ezkata bereziak dituzte,ur gehiegi ez galtzeko eta baita berotik babesteko. Narrastiek baita ere, kobazuloetan edo arean ezkutatu egiten dira.
2.      Basamorturik handiena Sahara da eta tropikoen artean kokatuta dago. Aipatutako bi basamortuak Kalahari, Arabia dira.
3.      Basamortuko zenbait landare espezieek sustrai luzeak dituztenez, bata bestearen urrun hazi egiten dira ura hobeto aprobetxa dezaten.
4.      Uraren eskasiaren eta baldintza klimatikoen ondorioz, gertatu egin da.
5.      Batzuk berotze globalak basamortuak higituko dituela eta gero eta handiagoak izango direla Lurrean zati handia hartuz diote. Besteek berriz,itsasoen eta ozeanoen lurrunketa azkartu egingo dela, prezipitazio ugari sortuz. Basamortuak urez beterik.


No hay comentarios:

Publicar un comentario