martes, 17 de enero de 2012

Elektrizitatea


ELEKTRIZITATEA

1. Sarrera:

Argindarra edo eletrizitatea karga elektrikoaren fluxuak sortzen dituen fenomeno fisikoen multzoari deritze. Bi motatako korronteak daude:

Korronte alternoa AC etxeetara edota lantegietara iristen den argindarra da. Karga elektrikoen mugimendua modu periodiko batean aldatzen du bere norantza. Hau da, karga elektriko batek, aurrera mugitzen da, ondoren, atzera, berriz, aurrera.
Korronte zuzenean DC berriz, karga elektrikoen mugimendua norantza bakar batean ematen da. Elementu eroale batetik igarotzen den elektroi isuria konstantea da.
Korronte elektrikoa ezin da material guztietatik pasa. Ondorioz, hiru material mota bereizten dira; eroaleak (elektrizitatea pasatzea uzten dutela), isolatzaileek (ez dutela eroaten) eta erdieroaleak (lehengo biren arteko propietateak dituztela).


2. Funtzionamendua:

Elektrizitatea  zenbait motatako zentral elektrikoetan sortzen da. Hau da, naturatik zuzenean hartzen diren materialak, turbina bat mugiarazten dute, horrek alternadore bat mugiaraziz.
Honelaxe sortzen da erabiltzen dugun elektrizitatea:

Zentral hidraulikoetan, uraren altuerak ematen duen energia potentziala aprobetxatzen da, goitik behera jauztean, energia zinetiko bihurtzeko. Horrek urtegiaren oinarrian dagoen turbinaren besoak mugiarazten ditu.

Zentral eolikoetan berriz, haizearen energia zinetikoa baliatzen da aerosorgailu baten goian jarritako errotorearen helizeak mugiarazteko.

Azkenik, zentral fototermikoak (kutsatzen ez dutela), Eguzkiaren energia aprobetxatzen dute eguzki kolektoreen bidez. Zentral geotermikoak, termiko ez-nuklearrak, nuklearrak…etab. baita ere.

Zentral guzti hauetan, egunero 26.000 voltio-ko korronte alternoa sortzen da; murrizteko errazagoa delako.

Energia sortu ondoren, garraiatu behar da energia erabiltzen dutenek lor dezaten. Horretarako, zentral elektrikoak  eta energia erabiltzen dugunok lotuta gaude goi eta tentsio erdiko sareen bitartez.



Elektrizitateak duen tentsioak murrizten dituen eraldatze plantak daude, zentral elektrikoen ondoan kokaturik.
Tentsioen voltajea handitzen dute 200.000 eta 400.000 volt tarean, kableetatik garraiatzearen eraginez galdutako tentsioa berriz ere lortzeko.

Gure etxeetara heldu aurretik, elektrizitate kantitate dina bat har dezaten kontsumitzaileek, subestazio izenekoetan voltajea berriz ere, murrizten da; 5.000 voltio ingurura. Azkenik banaketa fasea gertatzen da eta horren ondorioz, hiru kontsumitzaile mota bereizten dira.

  • Industrietako kontsumitzaileak 33000 voltio erabiltzen dituztela.
  • Garraio publikoak, hala nola metroek, trenek… 15000 eta 25000 voltio bitartean erabiltzen dituztela.
  • Azkenik gure etxeetara iristen den tentsioari seinale alterno sinuisoidala deritzogu eta 220 eta 240 voltioen artean kontsumitzen ditugu. Etxetresna guztiek 220 voltio-ekin dabiltzate.

Erabiliko dugun aparaturaino iritsi aurretik, elektrizitatea  tarteko beste hainbeste instalaziotik pasatzen da: kontagailutik, segurtasun-instalaziotik, deribazio-kaxatik, aginte-koadroetatik...







3. Elektrizitatearen funtzionamendua gure etxeetan:


Gure etxeetara heltzen den elektrizitatea elektrizitate-banaketako saretik dator. Saretik etxera sartzen deneko puntuari hartune deritzogu.
Hortik etxebizitza bakoitzera bitartean honako elementu hauek daude:

·         Kontadore gela, etxebizitza bakoitzean kontsumitzen den energia neurtzeko kontadoreak egoten diren gelak dira.
·         Eraikin guztiaren lur-hartuneko sarea, hau da, lur azpitik etxebizitzetara iristen den instalazioa.
·         Babes kutxa orokorra. Hor egoten dira instalazioa babestu eta zaintzeko elementu guztiak.




Etxebizitzetan instalatzen diren aginte- eta babes-koadro orokorretan (barruko instalazioaren abiapuntua direla), elementu hauek bereizten dira:

1.   Potentzia kontrolatzeko etengailua (PKE): Instalazioan erabiltzen den potentzia totalak erabiltzaileak kontratatutako potentzia maximoa ez gainditzea kontrolatzen du.
2.   Etengailu orokor automatikoa (EOA): Instalazioa babesten du goi-intentsitateen eta zirkuitulaburren kontra.
3.   Etengailu diferentziala (ED): aparatu edo entxuferen batean korronte ihesen bat gertatzen denean eta norbaitek ukitzen duenean instalazioa deskonektatzen duen segurtasun-gailua da.
4.   Etengailu automatiko txikiak (EAT): barruko zirkuitu bakoitzak bat izaten du, gainkargarik eta zirkuitulaburrik ez gertatzeko, eta eremuak indibidualki deskonektatzeko aukera ematen dute.
           a)Sukaldeko zirkuitua: etxeko tresna elektrikoei, hartunei eta argibidei energia eramaten die.
            b) Indar zirkuitua: etxe guztiaren hartuneak kontrolatzen ditu sukaldekoa izan ezik.
            c) Argi zirkuitua: argia ematen dituzten aparatu guztiei eta hainbat elementuei elektrizitatea eramaten die.

               













4. Etxean aurki ditzakezun beste osagai motak:
  • Lanpara-oina:
Bonbilaren potentziak egokia izan behar da lanpara-oinarekiko, zeren berak baino potentzia handiagorik ezin du jasan bestela erreko lirateke.

  • Etengailuak:
Bi motatakoak izan daitezke; tradizionalak eta konmutadoreak.
Konmutadoreak, etxeko puntu desberdinetatik ahalbidetzen dute lanpara-oinen kontrola.

  • Korronte tomak:
Lur hartunezkoak ala gabekoak izan daitezke. Lur hartunezkoak egokiagoak dira etxebizitzen funtzionamendurako izan ere, kalte material txikiagoak  eta segurtasun handiagoa ahalbidetzen dute.

  • Garraiatzeko eta kableak babesteko hodiak:
PVC-zkoak ala metalikoak, malguak ala zurrunak izan daitezke.

  • Kableak hiru motatakoak izaten dira:
-Fasea, elektrizitatea daramana, beltza edo grisa dela.
-Neutroa, urdin kolorekoa, elektrizitatea bueltatzea eragiten du.
-Lurrekoa, berde edo hori kolorekoa, lurreko konektorea da.

  • Konexio kutxak:
Material isolatzaileez egina daude. Gela baten zorutik gertu jarri behar dira. Honen barruan, etxebizitzetarako beharrezkoak diren kable konexioak eta deribazioak daude.

  • Kanaletak:
Instalazio azkarrentzat, ekonomikoentzat edo aldatzera egokituta daudenentzat, korronte toma batetik kanaleta bat egitea da, beste elementu elektriko batera heltzen dena.




5. Sinbologia:




6. Segurtasuna:
Elektrizitatearekin ibiltzea oso arriskutsua denez, honako segurtasun neurriak hartu behar dira kontuan;
·         Bustirik dauden tresnak sarera ez konektatzea.
·         Eskuak bustita edo oinutsik izanez gero, ez erabiltzea tresna elektrikorik.
·         Instalazio eleketrikoa manipulatu aurretik, etengailu orokorra deskonektatzea.
·         Entxufeak eta tresna elektrikoak ondo daudela zihurtatzea sarera konektatu baino lehen.
·         Ahal den neurrian, entxufe anizkoitzik ez erabiltzea.
·         Saretik deskonektatu gabe etxetresna elektrikoak ez irekitzea.
·         Diferentziala salto egitean, babes koadroa aztertu eta askotan gertatuz gero, tekniko espezializatu bateri deitzea.
·         Denbora luzean etxetik kanpo egon behar izanez gero, etxe osoko korrontea deskonektatzea.

Eta elektrokutatuz gero,
·         Biktima ukitu aurretik, etengailu orokorra deskonektatzea.
·         Etengailu orokorrera heldu edo astirik ez baduzu, biktima mugitzeko objetu isolatzaileak erabiltzea. EZ metalezkoak. Hala nola, aulki bat, zurezko erratz bat…
·         Biktima zuzenean ez ukitzea.
·         Mediku batengana joan erredurak aztertzera. Nahiz eta, erredurak arinak direla dirudi, larruazalaren azpiko geruzetako ehunek kaltetuta egon ahal dira.
Hau da, aparatu elektriko bat erabiltzeko prestakuntzarik ez badaukagu, ez manipulatzea inoiz.

7. Bideoa:





8. Galdetegia:
1. Korronte elektrikoa pasa dadin hiru material mota bereizten dira. Zeintzuk dira?Azaldu bakoitza.
2. Zenbat voltio kontsumitzen ditugu gure etxeetan?
3. Hartunetik etxebizitza bakoitzera bitartean zer motatako elementuak daude? Aipa itzazu soilik.

4. Aukeratu lehen aipatu ditugun zentral elektrikoen artean bat eta azal itzazue.

5. Zer egin dezakegu, norbait elektrokutatu egiten baldin bada?

9. Galderen erantzunak:
1. Hiru material mota bereizten dira; eroaleak (elektrizitatea pasatzea uzten dutela), isolatzaileek (ez dutela eroaten) eta erdieroaleak (lehengo biren arteko propietateak dituztela).
2. Gure etxeetan 220-240 V bitartean kontsumitzen ditugu.
3. Bertan dauden elementuak kontadore gela, eraikin guztiaren lur-hartuneko sarea eta babes kutxa orokorra dira.
4. Zentral hidraulikoetan, uraren altuerak ematen duen energia potentziala aprobetxatzen da, goitik behera jauztean, energia zinetiko bihurtzeko. Horrek urtegiaren oinarrian dagoen turbinaren besoak mugiarazten ditu.
5. –Biktima ukitu aurretik, etengailu orokorra deskonektatzea.
-Etengailu orokorrera heldu edo astirik ez baduzu, biktima mugitzeko objetu isolatzaileak erabiltzea. EZ metalezkoak. Hala nola, aulki bat, zurezko erratz bat…
-Biktima zuzenean ez ukitzea.
-Mediku batengana joan erredurak aztertzera. Nahiz eta, erredurak arinak direla dirudi, larruazalaren azpiko geruzetako ehunek kaltetuta egon ahal dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario