sábado, 14 de enero de 2012

Historia gaia 1


1. Antzinako Erregimenaren krisia

Ipar Amerikako iraultzak (1776) eta Frantziako Iraultak (1789) ziko historiko berri bati hasiera eman zioten Europa osoan. Frantziako iraultza garatu zenean eta Konbentzio Nazionalak Luis XVI.a erregea hiltzera kondenatu zuenenean orduan iraultzaileen arteko aurkako gerrak hasi zituzten estatu monarkiko europarrek, frantsesen ideia liberalak haien lurretara heldu ez zitezen mugak itxi zituzten. Espaniak ere Konbentzioko Gerra egin zuen frantses liberalen aurka (1793-1795).
 Gatazka horrek hiru aldi izan zituen:
1793an Espainiako armada Ipar Euskal Herrian eta Katalunian sartu zen. Foru erakundeek esku hartze handia izan zuten, gerrara hainbat soldadu bidaliz.
1794an Frantziako armadak muga gainditu zuen eta Gipuzkoa erdia eta Nafarroako mendebaldea okupatu zuten. Gipuzkoar agintariak hitzarmen bat egiten saiatu ziren lurralde neutral gisa baina hauek konkistatutzat hartu zuten lurraldea.
1795ean Frantziak estrategia aldatu zuen; Euskal foru sistemen berezitasunez oharturik, Euskal lurraldeak anexionatzea proposatu zuen, foruak errespetatuko zituztelakoan adieraziz. Hala ere, mesfidantza handia zegoen eta ez zen halakorik gertatu. Espainiako defentsa lerroa Debaren arroan kokatu zen.
Azkenean, Frantziak eta Espainiak Basileako bakea izenpetu zuten 1795ean.


2. Independentzia gerra (1808-1814)

Konbentzioko gerra amaitu ondoren, Godoy foru sistema hondatzeko eraso politiko bat gidatu zuen. Euskal foru sistemen aurkako kritikak eta interpretazioak argitaratu zituen. 1796an erabaki zuten erregearen erabakiak zuzenean hartuko zirela Nafarroan…. Egoera hartan frantsesen aurkako gerra bat hasi zen Espainian; Independentzia gerra.
Napoleonek (Frantziako enperadorea), Iberiar penintsula militarki eta politikoki osoa okupatzerakoan bi helburu nagusi zituen; alde batetik, Erresuma Batuaren aurkako itsas-blokeoa indartu, eta bestetik, frantsez inperioaren aldeko estatu batzuk sortzea. Horretarako, Estrategia militarra erabili zuen.

2.1 Fonteneblauko Ituna

1807an Frantziak (Napoleon) eta Espainiak (Carlos IV.a eta bere ministraria Godoy) izenpetu zuten.  Hau da, Portugal inbaditzeko, Espainiak pasu librea utzi behar zion Frantziako gudarosteari eta horren ordez, Portugaleko hegoaldea Godoyrentzat izango zen. Espainia zeharkatzeko baimena aprobetxatuz, Frantziako gudarosteak Espainia ere okupatu egin zuen. Espainiaren jarrera; alde batetik, goi-klaseak etsaiarekin kolaboratu zuen eta  bestetik, herria inbasoreen aurka altxatu ziren.


2.2 Aranjuezko altxamendua (Motín)

1808an Fernando VII.ak bere aita Karlos IV.a abdikatzera behart zuen eta Godoy ministroak alde egin behar izan zuen.

2.3 Borboien abdikazioa

Orduan, Napoleon egoera hartaz baliaturik bere tropak sartu eta aita-semeak bildu zituen Baionan. Fernando VII.a Karlos IV.arengan abdikatzera era Karlos IV.a Napoleonengan.  Bere anaia (Jose Bonaparte) Espainiako errege bihurtzen du dinastia berri bat ezarriz.

2.3.1 Baionako Estatua eta Euskal Herria

Napoleonek,  Baionan Espainiako jabe handiak eta instituzio nagusien ordezkariak bildu ziren konstituzio bat idazteko asmoarekin.  Hala ere, bertan ez zen herri osoa ordezkatuta egon eta horregatik deitzen zaio Baionako estatutua.  Euskal Herritik, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako Aldundiak, Bizkaiko Jaurerriko ordezkariak, Bilbo eta Donostiako Kontsuletxeak eta Arrasateko parrokoak joan ziren. Denek nahi bera zuten hau da, Konstituzio propioa eta berezia izan nahi zuten, foruak errespetatuko zituena. 
Baina merkatari liberalak eta lurjabeak Napoleonen erreformen alde zeuden eta 1810etik aurrera gatazka handiak sortu ziren.
 Orduan, Napoleonek Euskal Herriko foru-sistemen berezitasunez konturatu zen berriro  baina errespetatuko zituela aginduz, sustraitik aldatu zituen. Bi gobernu antolatu ziren: Nafarroako gobernua eta Bizkaiko gobernua.
Batzar Nagusien  eta Aldundien ordez, Probintzia Kontseiluak antolatu ziren. Baina gerrillari talde ugarik galarazi zuten erakunde berriak abian jartzea.


2.4 Independentzia gerra (1808-1814)

Independentzia gerra maiatzaren 2an hasi zen.  Data horretan artilleriako ofizialek altxatu ziren Frantziaren aurka eta zapalduak izan ziren. Hala ere, gertaera dinastiko horiek beren ideiak indarrez bidez jarri nahi dituztela pentsaraziko dio herriari eta honek horren ondorioz nazio sentituko da.  Boterea hutsik  zegoela ikusi orduko hainbat altxamendu egin zituzten herrialde osotik zehar. Hutsune hori probintzietako Batzarrek bete zuten, liberalez gainezka zeudenak eta gero zuzendu egin zuten.  Erresistentziaguneak zirela eta, Frantziarrek Madril hartzea erabaki zuten.
1808.an Bailengo gudan enperadorearen ahulesia erakutsi zien espainiarrei. Gudarostean, gerrillak egon ziren gehienbat. Beste aldetik, Ingalaterra Portugaletik sartu eta Espainiarekin aliaturik Frantziaren aurka egin zuten. 1812tik aurrera Espainiak setioak egin zituen eta 1813an garaipen handia lortu zuen Gasteizko gudan. Urte horretan bakea sinatu zuten arren, Frantziarrek ez ziren Espainiatik atera urte pasa zen arte.


2.4.1 Ezaugarriak

Espainiako herria inbasoreen aurka altxatu zen , hau da independentziaren aldeko gerra. Honako ezaugarri hauek izan zituen.
-Herria izango da ekintza guztien arduraduna. Hala ere, zenbait noble ere parte hartuko dute.
-Mugimendua Junta Probintzial eta Orokorraren bidez zuzendutako “Guerra de guerrillas” izango da.
-Liberazio gerra izango da eta Espainiako nazionalismoa indartuko da.
Gerra honen ondorioz iraultza moduko mugimendua sortu zen eta burgesia eta zenbait gerrilleroek Kadizko Konstituzioa egin zuten euren nahiak islatzeko eta betetzeko.



3.Cadizko Gorteak eta 1812ko konstituzioa


Gorteetara, erregeordetzak konbokaturik,  joan ziren ordezkarien hautabideak askotarikoak ziren: absolutismoaren aldekoak , liberalak eta erreformismoaren jarratzaileak.  Probintzien ordezkariak ziren eta hauteskundeak egin gabe hautatzen zituzten, horren ondorioz ez dira errepresentatiboak izango.Ugaritasun horrek bi arazo sortu zituen;  alde batetik, nola bildu behar ziren,estamentuen arabera ala ganbera bakarrean. Liberalak lortu zuten ganbara bakarra izatea eta ordezkari bakoitzak boto bat izaten zuen.  Beste aldetik, Cadizera iristeko zailtasunak zeren Espainiako probintzia gehienak frantsesen mende zeuden. Orduan, Cadizen bizi ziren pertsonak izendatzea erabaki zuten (gehienak liberalak zirenez desoreka handia egon zen). 
Liberalek nazioaren subiranotasuna Gorteetan ipintzea proposatu zuten. 1810an Konstituzioa idazten hasi zen. 

3.1 Ezaugarriak

- Burujabetasun nazionala (herria boterearen jatorria dela).
-Aginpide politikoa banatuta egon behar da, hau da, botere legegilea, exekutiboa eta judiziala.
-Erlijio nazionala katolizismoa da.
-Ordezkariak sufragio unibertsalaren bidez hautatzea. Nahiz eta denek posibilitate hori eduki bakarrik gizonezkoek eta 25 urtetik gorakoak hautatzen zuten.
-Banakako askatasunak eta askatasun publikoak.
-Legearen aurrean denak berdin izatea.
- Foru-sistemak ezabatzea.
-Administrazio batasuna eta batasun zentralizatua nagusitu ziren.
- Desamortizazioa (akzio juridiko bat zein egiten du posible saltzea eta erostea beste baten ondasunak edo elizarenak, nobleziarenak…)

3.2 Aldarrikapena

Azkenean, 1812ko martxoaren 19an Konstituzioa proklamatu zen, “La Pepa” ezizenez.

3.2.1 Euskal herria

Arabako eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek arazorik gabe zin egin zuten Konstituzioa baina Bizkaiko Batzar Nagusiek aldiz, ez zuen zin egin. Honek ez zion zin egin Konstituzio berriari, hortik eratorritako uniformetasun politiko-administratiboaren erresistentziagatik.
Baina azkenean, bere balioa onartu zuen, eta Konstituzioa errespetatu, ezagutu eta obeditu egingo zutela adierazi zuen Kortesiazko formula moduan.



4.Bakea

4.1 Valencayko Ituna

1813an Valencayko Ituna izenpetu zen eta bertan Napoleonek Fernando VII.a  izendatu zuen Espainiako errege. Hala ere, urtebete geroago arte ez ziren Kataluniako lurraldeetatik erretiratu frantsesak.

4.2 Fernando VII.aren itzulia

4.2.1 “Persiarren manifestua”



4.3 Absolutismoa eta Erregimen Zaharra berriro ere

Gerraren ondorioz, Espainiako politika eta instituzioa mailan aldaketa sakonak jasan zituen, 1812ko Konstituzioa hain zuzen. Gizartea hondatuta gelditu zen bai ekonomiaren aldetik bai demografiaren aldetik. Krimenen kopurua gora egin zuen oso. Amerikako kolonien independentzia prozesua hasi zen eta erakunde publikoak zorretan zeuden.
1814an Fernando VII.ak Konstituzioa baliorik gabe utzi zuen eta Lege Zaharra berezarri zuen (Absolutismoa).
Fernando VIIak 25 urteetan zehar izan zen Espainiako errege(1808tik 1833ra). 1814tik 1820ra absolutismoa bete-betea izan zen Espainian. Ondoren 1820tik 1823ra Hirurteko liberala deritzona egon zen, eta azkenik, 1823tik 1833ra Hamarkada Absolutista egon zen. Hamarkada Absolutista horren  amaieran lehen gerra Karlista gertatu  zen, 1833tik 1839ra, hain zuzen. 1839.urtera arte, monarkia absolutua eta Foru-legea loturik egongo dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario