sábado, 14 de enero de 2012

Historia gaia 2


1.Isabel II.aren erregealdia

Fernando VIIa hiltzen denean, haren oinordeko gizonek soilik izan zitekeela zioen legeak baliogabetuz, Isabel IIa, bere alaba, erregina izango da. Fernando VIIaren anaiak ez du onartzen hori eta lehengo Gerra Karlista gertatuko da (1833-1839) bi bando sortuz. Alde batetik, karlistak (erregimen zaharraren defendatzaileak) eta bestetik, Isabelinoak (erregimen liberal moderatu baten defendatzaileak).


Mª Cristinaren erretordetza (1833-1840)

 Isabel oso txikia zenez, bere ama, Mª Cristinak hartu zuen erregeordetzak (1833-1840) eta liberalekin bildu zen  bere alabaren koroa babesteko. Garai horretan, Javier de Burgos zen lehen ministroa eta gaur egungo probintzien banaketa administratiboa egin zuen.MªCristinak  izendatutako gobernuburu berriak Martinez de la Rosa Errege Estatutua aurkeztu zuen (1834) Lege Zaharreko eta Konstituzio sistemaren arteko hibrido bat zena. Estatutoaren arabera, Gorteak bi ganbaretan biltzen ziren “Proceres” (nobleak guztiak eta erregeak izendatzen zituen) eta “Procuradores” (herriaren ordezkariak, sufragio zentsitarioaren bidez aukeratutakoak). Bi ganbara hauek, erregeari nahi zutena proposatzeko ahalmena zuten eta erregeak Gorteak dei egiteko edo desegiteko.
Geroago, liberalak moderatuen eta progresisten artean banatu ziren. Lehengoek, subiranotasuna erregearen eta nazioaren menpe jartzen zuten, sufragio zentsitarioa nahi zuten, eta oinarri soziala zuten lurjabe handiek eta goi-mailako burgesiak osatzea. Bigarrenak, subiranotasun nazionala, sufragio unibertsala eta hirietako klase ertainen boterea aldarrikatzen zuten.
1835an, Mendizabal (progresista) lehen ministraria izatera heldu zen. Bere helburua gerra Karlista irabaztea zen eta honekin finantza krisia konpontzea. Horretarako, armadan sartzeko dei masibo bat antolatu zuen eta elizaren ondasunak desamortizatu egin zituen. Hau da, lurrak nekazariei saltzea eta honela jabetza ertainetako klase sozial liberal sortzea, dirua lortzea gerraren gastuak ordaintzeko eta elizaren boterea ahultzea, konfizkazioen bitartez. Lehen helburua ez zuen lortu eta 1836an dimititu zuen. Urte berean, Granjako Sargentada gertatu zen eta ondorioz, MªCristinak zin egin behar izan zuen 1812ko Konstituzioa. Orduan, Calatrava (progresista) izango da ministraria eta  Mendizabalen desamortizazioekin jarraitu, maiorazgoekin amaitu, merkatu nazioanala antolatu eta industriaren askatasuna bermatuko du. 1837an Konstituzioa aldarrikatu zen, koroaren eta konstituzioaren harmonia lortuz: subiranotasuna teorian herriak eta koroak zeukan Erregeak beto eskubidea baitzeukan. Bi ganbera zeuden(senatua eta kongresua) eta sufragio zentsitarioanazioa zen.
Urte berean, estatu kolpe batez, moderatuak gobernuarekin egin ziren eta 1840 arte mantendu ziren.

Esparteroren erretordetza (1840-1844)

Lehen Gerra Karlistan bakea lortzeagatik zuen prestigioa Esparterok (jenerala progresista), Mª Cristina alde egitera behartu eta bera eta progresistak gobernua hartu zuten. Honek liberalismo ekonomikoa defendatzen zuen; arantzelak kenduz (librecambrismoa) eta atzerriko kapitalei bidea erraztuz.Esparteroren jarrerak aurkako jarrera sortuko du Bartzelonan industri-jabe eta langileen artean.  Bestalde, progresistak ere kontra zituen 2. Mailako jendez inguratzeak haserretzen zituen. Horrela, 1844an, Narvaez eta O´Donell bukatu zuten egoera horrekin, estatu kolpe baten bidez.



Isabel IIaren erregealdi pertsonala (1844-1868)

Ez dute onartuko hirugarren erretordetza bat eta aurreratuko dute Isabel II aren erregealdia.

Hamarrurteko moderatua (1844-1854)

Narvaez izan zen lehen ministraria 4 urtez eta zentralizazioa eta burokratizazioa bultzatu zituen. Orden publikoa mantentzeko errepresioa erabili zuen,  Guardia Zibila sortuz 1844an. 1845eko Konstituzioaren abiarazlea izan zen; Subiranotasuna nazioa eta koroan zegoen, boterea bi ganbaretan banatuta zegoen : senatua (erregeak hautatu) eta kongresua (%1 eko sufragio zentsitarioak). Erlijio ofiziala katolikoa zen. 1846an Isabel Francisco de Asis-ekin ezkondu zen.

Biurteko progresista (1854-1856)

 “Vicalvaron” egindako pronuntziamenduaren bidez hasi zen.  O´Donnell buruzagitzat, moderatuen ezkerra eta progresisten eskuinaren arteko koalizazio bat sustatu zuen Batasun liberala. Garai honetan, Konstituzio bat promulgatu gabe geratu zen, desamortizazio zibila egin zen, administrazio banaketa modernoa eratu, burdinbide eta telegrafoak legislatuta gelditu ziren. Kredito elkarteak sortarazteko legeak egin ziren.

Moderatuak

1856tik 1868ra txandaka egon ziren boterean, O´Donnell (Batasun liberalaren gidaritzapean) eta Narvaez (Moderatuena). Lehenengo 5 urteetan arrakasta handia izan zuen baina gero alderdi eta talde guztien laguntza galdu zuten eta egoera okerragotu egin zen bi jeneralak hil ondoren. Altxatu ziren Isabelen II aurka eta honek erbesteratu zen 1868ko Iraultza ekarriz.

1868ko Iraultza

Matxinadaren garaipena segurtatzeko Serrano (Batasun liberala) erretordea zen eta Prim gobernu-buru (progresista) jarri zuten. Zenbait dekretu egin zituzte: biltzeko askatasuna, tolerantzia erlijiosoa, inprenta eta iraskakuntza 
askatasuna eta Gorteak eratzeko deialdia. Hau da, 25 urtetik gorako gizonezkoen sufragio unibertsala. Garai honetan, Kubako koloniek haien independentzia aldarrikatuz altxatu ziren eta horrek inestabilitate politikoa larritu zuen.

1869ko Iraultza

1869an Konstituzio progresista bat aurkeztu zen Isabel IIa ordezkatuko zuen  Errege baten bila zeuden bitartean. Ezaugarri nagusienak: erlijio askatasuna eta eliza eta estatuaren banaketa (lazismoa) koroaren botere politikoa ezabatzea eta askatasun politikoa bermatzea. Saboiako Amadeo izan zen errege berria. (1870-1873).
Erregeak abdikatu zuen egun berean, Gorteek Errepublika aldarrikatu zuten. Bi alde zeuden; zentralistaren aldekoak eta federalak, inestabilitate politiko handia sortuz.

Azkenean, kolpe militar baten bidez, monarkia berrezarri zen, Alfonso XIIa Isabel IIaren semea erregea izanik. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario