sábado, 14 de enero de 2012

Galdera teorikoak.Fisika hautaproba (5,6,7,8)


1.MIKROSKOPIOA

Mikroskopioa edo huts-hutsean mikroskopioa deritzona, oso txikiak eta hurbilekoak diren objektuak ikusteko balio du, lupaz lorturikoa baino askoz handipen handiagorekin. Mikroskopioaren funtsezko osagaiak honako hauek dira:

-Objektiboa: behatu behar den objektutik hurbilen dagoen lente-sistema da.

-Okularra: objektuaren irudi handitua ikusteko lente-sistema da.

-Platina: objektuari eusten dion euskarria da. Objektua portaren gainean jartzen da eta objektu-estalkiaren bidez, estaltzen da gainetik.

-Argi-fokua eta kondentsagailua: argiztapen sistema osatzen dute. Fokutik datorren argia kontzentratu egiten da objektuaren gainean kondentsagailuaren bidez, argiztapen nahikoa lortzeko.

 Handipena, A, objektiboaren albo-emendioaren, AL eta okularraren emendio angeluarraren, AA, arteko biderkadura da, non     delakoa tarte optikoa den; objektiboaren atzeko fokuaren eta okularraren arteko distantzia.



 2.LUPA

Mikroskopio bakuna edo handipen-lentea izenekoa, lente konbergente bat da, objektua berez duena baino tamaina handiagoan ikustea ahalbidetzen duena.

 Luparen handipen angeluarra bi angeluen arteko zatidura da. Batetik, objektua lupaz ikustean dagokion angelu-bisuala,    eta bestetik, objektua puntu hurbilean jarriz luparik gabe ikustean dagokion angelu bisuala,     . Objektua F1 kokatzen bada, irudia infinituan eratzen da eta begia lasaiturik dago.



3.ARGAZKI-KAMERA

-Gorputza: kamera iluna da. Objektuaren irudi erreal eta alderantzikatua eratzen den lekuan, xafla edo film fotografiko sentikorra jartzen da. Prozesu fotokimiko batez, xafla hori inpresionaturik geratzen da.

-Objektiboa: objektuek islaturiko argia biltzen duen sistema konbergente bat da.

-Bisorea: irudia enkoadratu egin daiteke, nahi den partea filmean inpresionatuta gera dadin.

-Obturadorea: esposizio –denbora kontrolatu daiteke, argia pelikulara iristen dagoen denbora-tartea.

-Diafragma: elkarren gainean ezarritako xaflatxo metalikoen eranztun bat da eta objektiboaren diametro eraginkorra erregulatzeko balio du.

-Kliskagailua: kliskatzean argazkia ateratzen dugu.





 4.GIZA BEGIA


-Kornea: begia inguratzen duen mintz erresistentearen atal gardena da. Argia korneatik barneratzen da.

-Kristalinoa: lente konbergentearen forma duen gorputz biguna da.

-Erretina: begiaren barnealdea estaltzen duen mintza da. Bertan proiektatzen da objektuaren irudia. Argiaren eraginpean sentikorrak diren hainbat zelula-geruzak osatzen dute.


 Miopia: miopia akatsa duen pertsonak ondo fokatu ahal ditu objektu hurbilak; baina ez, ordea urrun daudenak. Hau da, urruneko puntua distantzia infinitura dago, metro gutxi batzuetara. Ondorioz, begi miopeak ezin ditu garbi ikusi hori baino urrunago dauden objektuak. Miopia zuzentzeko lente dibergenteak erabiltzen dira.

Hipermetropia: Hurbileko puntuak garbi fokatzeko zailtasuna da.Begi hipermetropearen hurbileko puntua normala dena (25 cm) baino urrunago da. Hipermetropia zuzentzeko lente konbergenteak erabiltzen dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario