martes, 17 de enero de 2012

Masa murriztuta egindako konformazio prozedurak


MASA MURRIZTUTA EGINDAKO KONFORMAZIO PROZEDURAK


1.-SARRERA:
Hiru  fabrikazio prozedura mota daude: txirbil harrotzearen bidezko fabrikazioa, ebaketa kimikoaren prozedura eta ebaketa termikoaren prozedura.

2.-Ebaketa prozedura mekanikoaren helburua materiala bi zatitan banatzea da. Horretarako, energia kantitate handi bat behar da eta hori zenbait prozedura desberdinen bitartez lortzen da.

Zizailaketa; kontrako indar bi aplikatuz gero oso hurbil dauden material plano bitan, bata bestearen gainean irristatu eta banatzean datza.
Honen bidez, ebaketa zuzenak egiten dira lodiera mehea eta ertaineko txapetan.
Nolako erramintak erabiltzen dira? Zizaila hortz finko bat eta beste mugikor bat duen makina da eta honi esker ebaketak egiten dira, zapaltzaileari eustuta.

Puntzonaketak zizailea mugatzen du. Izan ere, ez ditu piezak amaitzen prestatu baino ez ditu egiten ondorengo faseetarako eta galdaragintzarako materiala prestatzeko oinarrizko prozesua da.
Zer erramintak erabiltzen dira? Puntzonatzeko makina (matrizea eta puntzoia, zuloak egiten dituela txapa mugiarazten den bitartean) erabiltzen da.



Matrizegintza; pieza txiki eta konplexuak egiteko erabiltzen da. 
Nola egiten du lan? Piezak horiek lortzeko  puntzoia nahiz bere matrizea aldatu eta lortu den piezaren formara egokitzen dira.                                                       

Ur zorrotada; makina berezietan egiten da, arriskutsua delako eta gehienetan xaflak moztu egiten dira. Nola? Azalera txikiko ur zorrotada bat bota egiten da, abiadura handian, pieza moztuz.

Zerratzea Zerra bitarte estua sortzeko helburua duen erraminta da, eta bitarteko horrek materialaren alde biak banatzeko aukera ematen du; beraz, ebaketa prozesua egiten du. Baina bitarte hori egiteko zerraren hortzek txirbil txikiak harrotzen dituzte.
Bidea: fabrikazioaren ikuspegitik, sistema bi daude zerrako hortz zorrotzen segida jarraitua sortzeko: edo disko baten kanpoaldean ipintzen dira (disko horri, gero, birarazi egiten zaio), edo zinta luzean ipintzen dira begizta itxiaren itxuran, eta gero horrek luzetarako mugimendu jarraitua egiten du. Lehenengo kasukoak diskodun zerrak dira, eta bigarrenekoak zintadun zerrak. Batzuek zein besteek berariazko makinak behar dituzte.

Disko urratzailea
Ebaketa askeak egiteko pentsatuta daude, eskuarekin gidaturiko ebaketak egiteko, alegia. Makina horiek oso bakunak dira, diskoaren biratze mugimendua susertu baino ez dute egiten, eta era guztietako maniobrak egiteko aukera ematen dute.
Metalezko materialen eremuan, disko honen aplikazioak metal oso gogorretara mugatzen dira, beste erramintak ez baitute balio halakoetarako. Harri naturalak edo artifizialak, asfaltozko aglomeratuak, hormigoi armatua, beirak etab. dira aplikazio eremu nagusia.


3.-Ebaketa prozedura termikoa:Ebaketa prozedura mekanikoan esfortzu handiak hartzen dute parte.Hori dela eta, makina indartsuak eta garestiak erabili behar dira. Hala ere,energia termikoa merkeagoa da eta ez du esfortzu handirik eskatzen, beraz makina bakunagoak erabiltzen ditu.

Oxiebaketa:Soplete baten bidez karbono kantitate gutxiko burdin aleazioak ebakitzean datza.Nola egiten du? Sopleteak oxigenoa eta beroa jaurtitzen du zonalde konkretu batean. Horren ondorioz, materiala oxidatu egiten da. Oxidazioaren ondorioz, bero kantitate bat askatu eta honen eraginez eta sopleteak jaurtitutako beroaren eraginez, materialak urtu eta bereizi egiten dira.


Laser bidezkoa: Kontzentrazio ahalmenik handiena duen bero indarra da eta ezaugarri  hau aprobetxatuz pieza moztea du helburu. Laser izpiak moztu nahi den piezaren eremu batean biltzen dira, eremua berotu, urtu eta ebaketa eraginez. Ebaketa oso zehatzak egiten dituenez akaberako prozeduratzat hartzen da, hau da, emaitza gure azken helburuaren berdina da.
Plasma bidezkoa: Prozedura honen bidez, bero iturri berriak garatu ziren. Bero horren eroalea plasma da.Elektrizitatearen eraginez, gas molekurra ionizatu egiten da, ondorioz energia kantitate handia xurgatzen da iturri elektrikotik. Lodiera ertaineko ebaketak egiten dituzte mota guztietako metaletan.
Ahotxoak (oso abiadura azkarrean ibiltzen dutela) erabiltzen dira.

4.-Txirbil harrotzeko prozeduraren helburua bloke batek soberan duen materiala kentzea da. Horrela planoari egokitutako piezak lortzen dira, dagozkion neurri eta akaberekin, hau da forma zehatzak lortzea.
Txirbil harroketa bidezko prozedura, mekanizazio izenez ere ezagutzen da eta makina-erremintekin burutzen da.

Materiala moztu egiten da erraminta batekin, txirbila sortuz. Materialaren arabera, erraminta duen abiadura (ebaketa abiadura) aldatzen da, eta zelanbaiteko sakontasunean (itxuragabetu bako txirbilaren lodiera) mugitzen da, piezan gainazal berria sortzen.
Erraminta normalean aihotz bat edo batzuk osatzen dute. Hauek presioa egitean piezaren gainean planoaren materialen lekualdatzea sortzen da eta ondorioz, txirbila piezatik baztertzen da aihotzak bertatik pasatzean.Horrela txirbila sortzen da.
Horren ondorioz, txirbilaren aurreko aldea oso zimurtsua da; era ginpeko urratzek, berriz, leundu egiten du beste aldea, eta itxuragabeturiko txirbilaren lodiera itxuragabetu orduko baino handiagoa da.



Makina erraminten helburu nagusia lekualdatzen geometria bermatzea da eta baita txirbilak harrotzeko behar den energia igortzeko ahalmena. Erramintak sortzen dituzten gainazalen arabera sailkatu egiten dira; adibidiez, fresatzekoa (gainazala lauak direla), eta ondoren agertzen den torneaketa.


Torneaketa: Piezaren biraketa eta makineran mugimendua konbinatzen dira,txirbila harrotuz. Kanpotik nahiz barrutik egiten den eragiketa da.  Lehenengo mekanizazio makina izan zen tornua. Pieza ebaketaren mugimendua egiten duen tornuaren platerrean finkatzen da, aihotza aurrerapen mugimendua egiten du, leku jakinetatik materiala kentzen.




No hay comentarios:

Publicar un comentario