sábado, 14 de enero de 2012

Historia gaia 3


3.GAIA.FORUAK ETA LIBERALISMOA: KARLISTADAK ETA FORUAK INDARGABETZEKO PROZESUA (1833-1876).

1.Foru sistemak

Foruak dira herri edo herrialde bateko usadio eta ohiturak idatzita batzen zituzten araudi multzoa zen. Erdi Arotik Europa osoko lurralde bakoitzak bere foru lege propioak zituen. Lege hauek komunitate bakoitzeko biztanleen bizitza antolatzeko eta handikiekin edo erregearekin izan ahal zituzten harremanak arautzeko balio zuten. Foruak ulertzeko, foraltasuna eta foru-baimena azpimarratu beharra dago. Foraltasuna, bi alderdik boterea mugatzeko hartzen zuten konpromisozko formula zen; jaunak foruak betetzea errespetatu behar zuen eta foru agintariek jaunak agindutako guztia ontzat eman behar zuten. Foru-baimena Batzar Nagusiek eta Gorteek foruen kontra zihoazen legeak ez betetzeko eskubidea zen.
Hainbat mendeetan zehar euskal lurraldeak haien instituzio-nortasuna eta lege propioa mantentzea lortu zuten. Instituzioak sortu ziren: Nafarroako instituzioak Gorteak ziren (nobleak, elizaren ordezkariak eta herriaren ordezkariak); Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia hiru mailatan banatuta zeuden; herri erakundeak, eskualdeko batzarrak eta Batzar Nagusiak (non eskualde batzarretako ordezkariak biltzen ziren Diputazioa osatzeko).
XVIII Austriatarren eta Borbondarren arteko erregetzarako gerran (Absolutismoaren eta zentralizazioaren arteko tentsioak izanez), Euskal Herria Borbondarren alde egon zen eta hauek irabazi zutenez, foruak mantendu zituzten.


2.Liberalismoa Euskal Herrian

XIX-ko burgesiak liberalismoaren printzipioak bereganatu zituen;doktrina politiko, ekonomiko eta sozial horren agerpena Aro Garaikideko gertaerarik garrantzitsuenetako bat izan zen eta Antzinako Erregimenaren desagerpena ekarri zuen.
Hauek dira liberalismoaren postulatu nagusiak; askatasun pertsonala, norbanakoen eskubideak,berdintasun juridikoa, subiranotasun nazionala, botere banaketa, herritarren parte hartze politikarako eskubidea, askatasun ekonomikoa, Elizen eta Estatuaren bereizketa.
Euskal Herrian ere hirietako burgesiak liberalismoaren postulatu hauek bereganatu zituen baina gizarte tradizionalak (nekazariak, elizgizonak) foru-erregimena defendatu zuen eta horretarako liberalismoaren aurka borrokatu zuen.

3.Lehengo Gerra Karlista

3.1 Arazo dinastikoa eta bandoak

Hirurteko liberalaren ondoren, Fernando VIIak gobernu absolutista berrezarri eta zapalkuntza gogorra bideratu zuen liberalen aurka. Liberal gehienek exiliora edo kartzelara eraman ziren arren, altxamendu liberalak ez ziren eten. Bestetik, Isabel IIa. bere alaba, Lege Salikoa zela eta, emakumeek ezin zuten erreinua gobernatu. Mª Cristina orduan, bere alaba ateak irekita izateko Pragmatica Sancion legea aldarrikatu zuen, Carlosi ateak itxiz. Carlos, Fernando VIIaren anaia, ez zuen hori onartu eta gatazka dinastikoak gertatu ziren. (Arazo dinastiko gisa gerra hasi bazen ere, benetan bi gizarte eredura arteko borroka izan zen). Alde batetik, Karlosen aldekoak (Karlistak) eta bestetik Isabelen aldekoak (Isabelinoak). Fernando VIIa hil zen Isabel II 3 urte zituela Karlistadak hasiz.

3.2 Faseak

1833ko urriaren 3an altxamendua izan zen.  Erregearen heriotzaren berriz, Bilboko Ohorezko Guardiak, Aldundiko eraikinean sartu eta hiria menderatu zuen hiritar armatuen babesaz.
1833tik 1835ra Karlismoa zabaldu zen eta bere posizioak indartu. Baina Zumalakarregi hil ondoren ez zen gehiago zabaldu eta Krisian sartu ziren. Garai honetan Valentzia eta Katalunian gerrak indarra hartu zuten.
1835tik 1837ra Karlistak Madrilgo atarira heldu ziren arren, bi alderdiak batak besteari inposatzeko behar besteko indarra ez zutela ohartu ziren. baina ez zuten hartu. Hau absolutistak ez zuten dirurik armak erosteko, eta liberalak aldiz, oso liberal gutxi ziren. Orduan, liberalek estrategia berria asmatu zuten; bakea eskaintzea eta Foruak garantizatzea.
1837tik 1839ra Maroto Jenerala Erregearen nahiaren bandoaren aldetik, proposatu zituen; Don Karlos Isabel IIrekin ezkontzea, foruei eustea eta militar karlistak nazioko armadan sartzeko aukera izatea.
Liberalek ez zuten lehenengoa onartu baina karlista gehienek erabaki zuten hitzarmenara heltzea beste biak onartuz.

3.3 Bakea

Beraz, 1939 Bergarako hitzarmena sinatu zen Maroto eta Esparteroren artean eta Lehen Karlistaldia bukatutzat eman zen fronte guztietan 1840an.

3.4 Ondorioak

Gerra honen ondorioz, Antzinakoi Erregimena amaitu zen Espainian. Gainera, Mª Cristina erretordeak ezarritako 1839ko urriaren 25eko Legea aldarrikatu zen; foruak baliogarriak izan arren, Konstituzioak lehentasuna zeukan.
Euskal herrian bi erantzun eman ziren; 1841ko Ley paccionadaren ondorioz, Nafarroak Espainiako Konstituzioaren barnean sartzea onartu zuten, bere maila juridikoa erresuma bezala galduz. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia ez zuten Konstituzioaren menpean egoterik onartu eta Esparteroren erretordetzan zehar galdu zituzten foruak Isabel IIarekin berreskuratu zituzten.


4. Bigarren Gerra Karlista

4.1Hasiera

Bigarren Gerra Karlistaren saiapena 1872an egin zen. Izan ere, Isabel IIa hiltzerakoan, monarkia errege berri baten bila hasi eta azkenean, Saboiako Amadeo (1870-1873)hautatu zuten errege. Horrek Karlisten haserrea piztu zuen haien hautagai propioa Karlos uste zutelarik.

4.2 Garapena

Euskaldunentzat benetan hondamendia izan zen, Bigarren Gerra Karlista hau. Euskal Herriko parte handi bat Karlisten eskuetan zegoen eta guda honetan zehar Alfontso IIak bere inguruan bildu zituen alderdi liberal moderatu guztiak. Horrela Karlistak menperatzea eta baztertzea lortu zuen. Alfontso XIIak  eta indar moderatuek uste zuten ezinbestekoa zela sistemari egonkortasuna ematea eta Karlisten gatazka, langileen istiluak eta nekazarien asaldura desagerraraztea.

4.3 Amaiera eta foruak indargabetzeko prozesua

Azkenean, 1876an ez zen pakturik egin bi indarren artean eta Alfontso XIIak bere tesiak inposatu zituen.
-Nafarroa 1841eko egoerarekin jarraitu zuen. Espainiako Konstituzioaren barnean geratu zen erresuma izatearen maila juridikoa galduz.
-Beste hiru euskal probintzietan kontzertu ekonomikoak baino ez zituzten gorde.

4.4 Kontzertu ekonomikoak
Hauekin honako hau zehaztu zen; Euskal diputazio bakoitzak Espainiako Finantza Ministerioari urtero eman beharko zion diru-kopuru zehatza (kupoa). Zergen bidez batzen zituzten kupoa Diputazioek, zeharkako zergez baliatuz batez ere. 1878an sortutako  lehenengo Kontzertu ekonomikoa izan zen eta Gerra Zibilara arte mantendu zen. Horretan ere, Francok Bizkaia eta Gipuzkoa zigortu zituen Kontzertu ekonomikoak kenduz. Hala ere bere diktadura amaitu orduko berreskuratu ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario