sábado, 14 de enero de 2012

Historia gaia 4


4.GAIA.BERREZARKUNTZAREN SISTEMA POLITIKOA (1874-1923)

0.Sarrera

Martinez Campos jenerala, estatu kolpe baten bidez (Sagunton) monarkia berezarri eta Alfonso XIIa Isabel IIaren semea izan zen errege. Horren alde egin zuten Alfontsotarrak Canovas del Castilloren gidaritzapean, kontserbadoreak (lehenengo moderatuak), Batasun liberalekoak eta Alderdi progresistekoak. Orduan, Alfonsok Sandhursteko Manifestua aldarrikatu zuen monarkia kontserbadorea lortu nahian, Isabelen erregealdiko tradizio moderatua (1845ko Konstituziotik subiranotasuna konpartitzen zela) eta Sei urteko Demokratikoko zenbait lorpenekin (1869ko Konstituziotik hartutako banako eskubideak)osatua oinarritzat harturik.
Hala ere momentu horretan hiru gerra zebilen. Alde batetik, Bigarren Gerra Karlista (1872) Alfonso XIIaren inguruan bildu zelarik armada, bukatu zuten horrekin 1876an. Bestetik, Kantonamenduko Gerra eta Kubako arazoa. Azken honetan, uhartea independentea zela onarturik eta matxinatuei amnistia zabala emanez konpondu zen 1878an.

1.Sistemaren oinarriak

1.1 Oinarri sozialak

Erregimen berrirako talde bakoitzak bere interesak zeukan.
Nobleziak haien pribilegioak mantendu nahi zituen hau da, gobernuan parte zuzena edukitzea, burgesiarekin. Elizak, aldiz, aurreko Seiurtekoan sekularizazioaren alde erabaki ziren neurriak indarrik gabe gera zitezen. Gizartearen zentsore morala izatea eta heziketa kontrolatzea. Armadak, aginte zibilaren pean egotea onartzen zuten baina barne autonomia handia izanik. Kolonietan interesak zituztenen artean, esklaboen askatasuna ez zuten nahi eta baita koloniak autonomia izatea. Azkenik, burgesak bake soziala nahi zuten eta langileen lorpenak hutsean geratzea horrela haien negozioak garatu ahal izateko.

1.2 Sistemaren oinarri politikoak: Bi izan ziren.

1.1.1 1876ko Konstituzioa

Canovasek antolatutako egituraren bitartez, lortu zuen hauteskundeak kontrolatzea eta bideratzea bai diputatu laguntzaileen gehiengo bat lortuz.  Orduan 1876ko Konstituzio moderatua onartu zuen, monarkia, koroaren oinordekotasunean eta Gorteei eusteari oinarriturik. Laburra eta elastikoa zen, politika desberdinak posible egin ahal izateko. Gainera 1845ko Konstituzio moderatuaren eta 1869ko Konstituzio demokratikoaren elementu batzuk batzen zituen.
Bere ezaugarriak: subiranotasuna koroaren eta nazioaren artean banatzen zen. Hala ere,  Koroak legeak proposatzeko eskubidea zuen, beto eta Gorteak desegiteko eskubidea. Koroa Gobernuak izendatzen zuen. Nazioa Gorteak osatzen zuen eta bi ganbaretan biltzen ziren senatua (erdia Erregeak eta beste erdia herriak aukeratzen zuela) eta kongresua (herriak sufragio zentsitarioz aukeratzen zuela). Azken honek, 1878ko hauteskunde legeak markatzen zuen sufragio zentsitarioz hautatzeak baina 1890ko legearen ondorioz, sufragio unibertsalez aukeratzen zen  (25 urtetik gorako gizonezkoek zuten bozkatzeko eskubidea).
Erlijio ofiziala katolikoa zen arren, tolerantzia handia zegoen. Hezkuntza, aldiz mugatuta zegoen. Izan ere, Estatuak finkatzen zituen arauak titulu akademikoak lortzeko. Elkarte eta pentsamendu askatasuna zeuden ere. Gobernuak behar zuen koroaren eta parlamentuaren konfiantza, hau galtzekotan. Hori galtzen zenean, txanda beste alderdi bati ematen zitzaion.

1.1.2 Txanda-sistema

Txanda sistema Pardoko Itunan finkatu zen 1885ean, Alfontso XIIa hil ondoren.
Konstituzioak eta Errestaurazioaren monarkiak bi alderdi politiko onartu zituen; Kontserbadorea (Canovas del Castillo zuzendua).Honen barnean honako hauek bereizten ziren:  lehengo moderatu batzuk, Union Liberal alderdikoak, progresista batzuk, gizarte talde aberatsak (aristokrazia, lurjabe, industriari euskaldun eta katalan), baita katoliko ez-integristak ere. Liberalak (Sagastak zuzendua) lehengo demokratak, lehengo erradikalak, errepublikanoak, baita bankariak, militarrak eta funtzionarioak bereiztuz. Hala ere, beste alderdi batzuk zeuden, errepublikanoak, karlistak Nazionalistak eta langileen mugimenduak halaber, gobernutik kanpo zeudela. Hauek hasi ziren euren lekua aldarrikatzen bi buruzagiak hil ondoren.
Gobernuak koroa eta Gorteen konfidantza behar zuen baina galdu zuenean txanda sistema ezarrri zen. Printzipioz, erregearen eskuetan zegoen egitea baina normalean bi alderdien buruzagiek akordioak egin zituzten, haiek beti gobernuan egoteko.

2.Sistemaren jarduera

Txandakatze sistemari dagokionez, gobernu berriak hauteskundeak egiten zituen, gaur, aldiz, hauteskundeak egiten dira gobernu berria hautatzeko. Prozesu horretan, gobernuak aukeratu beharreko hautagaien zerrenda ematen die, alkateei eta kazikeei. Hauteskundeak manipulatzen ziren, adibidez, aktak faltsutuz, botoak erosiz….Beraz, azkenean gobernuak nahi zituen emaitzak bermatzen zituzten.
Hauteskundeetan botoak manipulatzen zituzten artean kazikeak zeuden. Mesede hauen truke, gobernuak kazikei haien familia leialen gazteentzat soldaduskarik libre geratzea edo gerratean leku on bat izatea eta udaletako lanpostuak ematen zizkieten.


3.Sistemaren krisia

Sistemaren krisia mendearen hasieratik Primo de Riveraren Diktadurara arte izan zen (1923). Horren kausak izan ziren; alde batetik, 1898ko krisia zeinetan Espainiak bere azken koloniak galdu zituen (Kuba, Puerto Rico eta Filipinak). Bestalde, alderdi dinastiazaleen batasunaren apurketa, 1817ko krisia eta Marokoko gerra.


3.1 1898ko Krisia

Espainiak azken koloniak galdu zituen (Kuba, Puerto Rico eta Filipinak). Kuba Espainiako kolonia oso garrantzitsu bat izan zen. Izan ere, bertako portutik, merkataritza areagotzen zen espainiarentzako beharrezkoak ziren hainbat janari eta materialak ekartzen baitzituzten. “Maine” itsasontziaren hondapenaren ondorioz, EEBBak Espainia horren egilea zela aitzakiarekin, gerratean hasi ziren biak 1898ean.
Amerikak irabazi zuen Jose Martiren buruzagitzapean. Espainiaren porrotaren arrazoiak honako hauek izan ziren:
-Gerra urrutiegi zegoen hornikuntza azkar baterako.
-Tropikoetako sukarrek eragin handia izan zuten espainiar soldaduetan.
-Weyler jeneralak gogorkeria handiz aktuatu zuenean gerrilloek jarratzailea berri ugari izan zituzten. Horren ondorioz, handitu zen haien kontrako altxamenduak. Weyler Martinez Camposen ordezkaria izan zen 1896an.
-EEBBren armada modernoa zen eta Espainiarena berriz, pobreagoa.
Kubak 1895. urtean lortu zuen bere independentzia. Hala eta guztiz ere, hainbat altxamendu egon ziren. 1879-1883-1885 hiru urteetan zehar behin eta berriz altxatu eta erreprimitu ziren.
Filipinak aldiz, 1898. urtean lortu zuen bere independentzia, EEBBren laguntzari esker eta gidaritzapean, Jose Rizal zelarik.
Hondamendiaren ondorioak bai positiboak eta bai negatiboak izan ziren. Alde batetik, positiboak: Estatuaren egoera ekonomikoa hobetu zen; ez baitziren galdu merkatu guztiak eta pezetaren debaluazioak gertatzeak esportazio gehiago egiteak eragin zuen.  Gainera, Kubatik ekarritako kapitalak bizkortu zuen ekonomia nazioala.
Bestetik, politikarien porrota gertatu zen. Izan ere, Sagasta eta Canovas hil egin ziren eta armadaren zapuzketa izan zen. Mugimendu intelektual berria agertu zen “regeneracionismo”, beraz molde politiko zaharra aldatu behar izan zen indar berriak sortuz; errepublikanoak, langileen mugimenduak eta nazionalismoa.

3.2 Alderdi biko sistemaren amaieraren hasiera

Alderdi kontserbadorearen eta liberalaren buruzagiak hil zirenean, alderdi bakoitzak bere hautagaiak bilatzeari ekin zioten eta horrek banaketa sortu zuen. Izan ere, haien artean eztabaidak egon ziren boterea lortzeko. Horrek gobernuen egonezina ekarri zuen.
Bestalde, Alfontso XIIIaren erregetzan egonezin politikoa eta alderdi dinastiazaleen banaketa gertatu zen. Erregeak zuzenean hartzen zuen parte arazo politikoetan, gobernuaren protagonismoa murriztuz. Ondorioz, indar politiko berriak sortu ziren, zeintzuk sistema politikoaren kontra zeuden. Haien helburua politikan parte hartzea zen, baina txanda sistemarik gabe eta langileen bizi eta lan baldintzak hobetuz. Horretarako, erreforma bat egin behar zen, baina monarkia eta horren alde daudenak ez zuten onartu, azkenean krisian sartuz. Indar politiko berriak sortu ziren; errepublikazaleak, langileen erakunde berria CNT eta UGT eta alderdi nazionalistak.

3.3 1917ko Krisia

3.3.1Kausak

- Egoera ekonomikoa: I mundu gerraren ondorioz (Espainia neutrala), kanpoko eskaria igo eta inportazioak murriztu ziren heinean esportazioak igo ziren. Gainera, prezioak gora egin, elkarte berriak sortu, inbertsioak hazi ziren. Horren ondorioz,  bankuek, burdingintza enpresek eta meatze konpainiek irabaziak izan zituzten. Baina prezioak gora egin bazuten ere, langileen soldatak ez eta horrek langileen egonezina ekarri zuen.
-Krisi politikoa: Alderdi dinastizaleen banaketa zela eta indar politiko eta sindikal berriak eratu ziren: alderdi erradikala, erreformista, socialista, EAJ-PNV-SOV, PSOE-UGT eta CNT.
-Krisi militarra: Ofizialen soldatak txikiak, armada gizartean zuen kontsiderazio eskasa eta babes ideologikoak armadaren egonezina piztu zuen eta lanbideari loturiko aldarrikapenak eta politikaren kritika egin zuten. Txanda sistema ustela zegoela eta kezkatu behar zirela langileen eta katalan autonomisten mugimenduengatik. Sisteman parte hartu nahi zuten.

3.3.2 Greba orokorra

Gainera, egoera ekonomikoa zela eta, langileek soldaten igoera eskatzen zuten eta ondorioz, anarkistak, errepublikanoak, sozialistak eta erreformistak greba eragin zuten abuztuaren 11n, 45 langile kaleratuak izanez. Abuztuaren 13 izan zen greba orokorra baina porrot egin zuen: greba goizegi hasi zelako, armadaren parte hartu zuelako, burgesiak eta alderdi errepublikanoek alde egin zutelako, CNT eta UGT ez zituztelako ekintzak ondo kordenatu, nekazariek ez zutelako parte hartu eta buruzagiak atxilotu zituztelako.

3.3.3 Ondorioak

Hau guztiaren ondorioz, berrezarkuntzaren amaiera gertarazi zen. Kontserbadoreak eta liberalak ez ziren txandakatuko eta kontzentrazio gobernuak egongo ziren non familia politiko desberdineko pertsonaiak biltzen ziren. Bestalde, autonomia aldarrikapenak mantendu ziren (Euskal Herrian, Kalalunian, Galizian, Andaluzian eta Valentzian). Gainera, langileek atentatuak egiten zituzten gobernuaren kontra eta eta hauek erantzun moduan pistoleroak kontratatu zituzten.

3.4 Maroko gerra
Espainia bere azken koloniak galdu  zituen Amerikan eta Asian. Gainera, inperialismo europarren goraldia zen (Berlingo Kongresuaren ondorioz, Afrikaren banaketa gertatu zen),eta Espainia saiatu zen inperio txiki bat egiten Afrikan. 1912an zehaztu ziren frantsesen eta espainiarren lurraldeen arteko mugak, baina bertakoek ez zuten onartu tropak han egotea. Beraz, 1921ean altxamenduak egon ziren Rif aldean (Abd el Krim buruzagia).
Ondorioz, Espainia gizon asko galdu zituen eta gerraren kontrako mugimenduak hasi ziren Espainian. Bestalde, 1925ean Frantzia eta Espainia aliatu eta lortuko dute Alhucemas kontrolatzea eta horrela Espainiako agintea sendotu zen.

4.Proposamen berritzailea: Joaquin Costa

Monarkiaren berrezarkuntzatik II. Errepublikara bitarteko aldi luzean mugimendu interesgarriak agertu ziren; mugimendu hauen artean Joaquin Costaren proposamen berritzailea dugu.
Joaquin Costa (1844-1911) Aragoiko idazle eta politikaria izan zen. Honek bere idatzietan Espainia eraberritzeko proposamen bat aurkeztu zuen. Bere ustez, Espainiaren gaitz nagusiak oligarkia (klase sozial bakar baten eskuetan zegoela erregimen politikoa) eta kazikismoa ziren. Gaitz hauek Estatuaren garapena eta ekonomiaren, bereziki merkataritzaren, bizkortzea oztopatzen zituzten.
Joaquin Costak hasieran ez zuen alderdi politikoa izan nahi eta “La Unión Nacional” alderdi apolitikoa sortu zuen; baina gero alderdi liberalean sartu zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario