martes, 17 de enero de 2012

Historia gaia 5

5.GAIA.EUSKAL HERRIKO INDUSTRIALIZAZIOA ETA HAREN GIZARTE-ONDORIOAK (1875-1923)


1.Industrializazioa Euskal Herrian (1874-1939)

1.1Sarrera:Berrikuntza teknologikoak eta industrien siderurgikoaren kokapena

 Espainian industria siderurgikoa ezartzeko zalantzen ondoren, berrikuntza teknologikoei esker, erabaki zen industria mota hori behin betiko non kokatu. Bessemer labeen prozedura ekartzearen ondorioz, industria, teknologia hori erabiltzeko moduko burdina zegoen tokian ezarri behar izan zuten (Ibaizabal ibarrean, Bizkaian).  Geroago, Siemens-Martin labeak ezartzean, sektorea finkatu ez ezik, bultzada handian abiatu zen. Hala ere, Bigarren Gerra Karlistaldiaren ondoren, industria ekoizpena etengabe garatzen hasiko da.

1.2 Euskal Herriko industrializazioaren faktoreak

Hego Euskal Herriko ekonomiak aldaketa sakonerako lehen urratsak eman zituen, politikaren eta ekonomiaren zenbait faktorek bultzatuta. Eraginik garbiena Gipuzkoa eta Bizkaiko industrian hasiera eman zitzaion eraldaketa sakona.
Espainiako gobernuak 1842an ezarritako agindua (aduanak kostaldera eta mugara behin-betiko eramatea) izan zen prozesu honen abiapuntua: merkatarien eta enpresaburuen burgesia ikasia eratu zen, kapitalismo komertzial eta finantzarioaren arauen jakitun baitzen; eskulangile oso kualifikatuak zeuden, ohiko burdinoletan trebatuak. Gainera, Euskal Herriak kokaleku geografiko estrategikoa zuen, Espainia barnera zein Europarantz komunikabide errazak ematen baitzizkion. Honi lotuta zeuden itsas garraion azpiegiturak, kanpotarren burdin eskabide etengabeak…

Azkenik, aipatzekoak dira ekonomia kapitalistaren hedapena, industriak Gipuzkoan eta Bizkaian izateak Espainiako barne-merkaturako lortzen zuen abantail-egoera eta kontzertu ekonomikoak euskal burgesiari ematen zizkioten abantailak.

1.3 Bizkaia: Burdina eta siderurgia

Bigarren Karlistada amaitzean teknologia aurreratuaz baliaturik industria handia sortzeko aukera izan zen Bizkaian.  Alde batetik, altzairua fabrikatzerakoan, Bessemer erabiltzeko fosfororik gabeko minerala erabili behar zen, oso ugaria zela Bizkaian. Gainera, meatzeak agerikoak zirenez, gastu gutxi egiten ziren, baita Ibaizabaletik gertu egoteak garraioa merkea izana. Elementu hauek elkartzeak mozkin arinak segurtatu zituen, atzerriko zein espainiar kapitalak ugaritu.

1890ra arte ekoizpenak eta esportazioak handitu ziren, itsasontziak zituzten enpresen hedapena bultzatuz. Esportazio nagusienak Britainia Handira egiten ziren.
 Urte horretan, eskari kanpotarra jaitsi eta horren ondorioz, Bizkaiko burdingintza Espainiako barne-merkatuari begira jarri zen. Horrela, Bizkaiko burdingintza munduko merkatuan txertatzeak eta Espainiako merkatua monopolizatzeak, Bizkaiko ereduaren sorrera ekarri zuen. Bere ezaugarriak ziren: oinarrizko industria astuna, puntako enpresek inbertsio, enplegatutako eskulan eta hartutako espazioaren tamaina handia eta Bilbo inguruan eta Ezkerraldean industria-pilaketa egotea.

Azkenik, siderurgiari dagokionez, Ibaizabalgo ezker ibarreko enpresa handiak eratu zituzten,1902an fusionatu zirenak Sociedad Altos Hornos de Vizcaya eratuz.  Enpresa hau espainiar eta euskal siderurgiaren enpresa nagusia zen.

1.4 Gipuzkoako industriaren garapena

Gipuzkoak industria garatzeko kokaera eta komunikabide egokiak, manufaktura tradizio handia, merkatu ondo finkatuak, beharretara ondo egokituriko langileak eta hura garatzen inbertitzeko kapital ugariak izan zituen.

Gipuzkoako prozesua sakabanaturik zegoen Bizkaia ez bezala. Aipatutako kapitala jatorria gipuzkoarra, bizkaitarra, espainiarra eta atzerritarra zen. Gainera, prozesu hau burgesia ertainak bultzatuta gauzatu zen eta langileria bertakoa zen (etorkin gutxi). Industrializatze prozesua astiro gertatu zen. Hala ere bere gunerik onena Lehen Mundu Gerran izan zen, Gipuzkoak lorpen handiak irabazi baitzituen.

Horretaz gain, Gipuzkoako industria multisektoriala izan zen; ehungintza (Bergaran), papergintza (Tolosan), armagintza (Deba ibaian) eta siderometalurgia (Beasainen).
Gipuzkoako ondorioak Bizkaikoak baino apalagoak izan ziren.

1.5 Bankuak

Industriaren garapena bankarekin eta finantza erakundeekin oso harreman estuan egon zen. Bilbo Bankua erakunde dekanoa izan zen eta horren ondoren,  Banco de Comercio (1891), Guipuzcoano (1900), Banco de Vitoria (1900), Banco de Vizcaya (1901), Credito de la Union Minera… Erakunde hauek guztiek bultzada handia eman zioten industrializazioari, azken honek finantzabide oinarria behar baitzuen. Euskal bankuek beraz, gero eta garrantzia handiagoa lortu zuten espainiar bankaren merkatuan.

1.6 Garraioak

Aurreko mendean, aldundiek eta bidezain enpresek errepidezko komunikabide azpiegituran maila oneko lana gauzatu zuten. Gainera, itsas merkataritzak ere modernizazioa lortu zuen ospe handiko kaiak (Bilbokoa) sortuta; baina beste kai txiki batzuk ere sortu ziren euskal probintzietako ekonomi motarako itsas azpiegitura oinarrizkoa osatzeko. Hala ere, garraioak irauli zituen trenbidea izan zen. 

Berrezarkuntza garaian, Isabel IIaren erregealdian jarritako trenbide sarea handitu zen, Euskal Herrikoak, Espainiakoak,Europakoak... Amaitutakoan, Euskal Herriak burdinbide sare trinkoa izan zuen.

1.7 Espainia: eskualde arteko desorekak

Espainian bai Euskal Herrian garapen ekonomiko eta industriala ez zen uniformeki garatu eta Espainiak eskualdeen arteko desorekak handitu zituen. 

Kataluniak eta Euskal Herriak ekonomia hazkundeari ekin zioten eta foku handiak bilakatu ziren ekonomikoki zein industrialki.  Andaluziak ez zuen lortu etekin handirik izatea; lur jabetzaren egitura latifundistak indarrean irauten zirelako, langileek prestakuntza txikia zutelako, gizarte ezberdintasunak handiegiak zirelako eta energia baliabiderik ez zituztelako.

Horrela, estatuaren politika protekzionistek produktuak barne merkatura bideratzen zituztenei mesede egin(Euskal Herria edo Katalunia) baina saltzen zituztenei kalteak sor zizkieten, batez ere, espainiar arantzelen aurkako errepresalia moduan. Andaluzia kaltetuenetakoa izan zen.



2.Gizarte aldaketak

Dagoeneko azaldutako industria eta teknologia garapen honek ondorio ugari ekarri zituen gizartean. Espainia pixkanaka masa gizartean sartzen hasi zen. Aisialdia erabiltzeko era berriak (kirola, zinema, ikuskizun publikoak…)ugaritu egin ziren. Halaber, hainbat elkarte mota sortu ziren: kulturalak, intelektualak, kirolenak, erlijiozkoak, langileenak…

Bestalde, masa gizarte honetan herritarrak gizartearen protagonistak bihurtu ziren eta eratutako alderdi politikoen eraginaren ondorioz gizonezko sufragio unibertsala onartu zen 1890an. Alderdi berri horiek ziren; errepublikanoak, abertzaleak, sozialistak, anarkistak…

Langileen lan baldintzak kontutan hartzekoa zen ere. Alde batetik, ordura arteko haurren esplotazioak indarrean jarraitu ziren. Bestetik, zortzi orduko lanaldia aldarrikatu zen. Honen ondorioz, lanaldia murriztu eta ordu gutxiago lan eginda, soldata bera jasotzeaz gain, aurretik aipatutako aisialdiera berrietan edota familian erabiltzeko denbora libre luzeagoa izan zuten. Egoera horretan, lan eta bizi baldintza hobeen aldeko aldarrikapenetan ikurrak, erritoak eta mitoak sortu ziren; bandera gorria, Maiatzaren 1a (langile aldarrikapenen nazioarteko eguna) edo ukabil jasoa esaterako.

Azkenik, emakumearen egoera aipatu behar da. Industria garapenak produkzioaren harreman kapitalistak, proletarizazioa eta hiritartzea bultzatu zituen Euskal Herrian. Sexuaren arabera lana banatzean oinarritutako familia harremanen eredu berriaren ondorioz, etxea emakumeak egon behar ziren tokiak ziren.  Gizonaren eginkizuna, ordea, etxera dirua eramatea zen. Horrela familien barruan hierarkizazioa sortu zen, gizona emakumearen gainetik egonda. Hala ere, bazeuden langileen familia batzuetan non emakumeak lan egiten zuten; baina hoien soldata gizonezkoena baino askoz txikiagoa zen, bigarren mailatzat jotzen baitziren.

1 comentario:

  1. Holaaa! Están muy bien hechos los gaias de historia, pero veo que solo hay cinco subidos... ¿Te importaría subir los demás y algún testu iruzkin?
    Gracias

    ResponderEliminar